En directo
Lehen kantu kuttun gisa, Mustang taldearen 'San Francisco' aukeratu du Susik, abesti ezagun baten bertsioa. «Ooritzapen izugarriak ekartzen dizkit kantu honek, emotiboak, gurasoekin kotxean nindoanekoa. Niretzako bidaia egiteko abesti ezinbestekoa da».
Bigarren kantu kuttun gisa, Brava-ren 'La cancion de los festis' ekarri nahi izan digu Susik, laguna du eta aukeraketa honetan nabari da gertutasun hori. «Abesti magikoa da, aurten festibal batean zuzenean entzun genuen eta momentu epiko bat izan zen. Gerora ere, kotxean buklean entzun genuen denok, negarrez, eta abesti ederra iruditzen zait».
Hirugarren kantu kuttuna Tom Jones ezagunaren 'The Lonely one' aukeratu du Susik. «Rollo on izugarri ematen dit beti, eguna animatzeko erabiltzen dudan kantua da, gutxienez 2500 aldiz entzun dut, izugarria».
Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Heart tadearen 'Crazy on you' aukeratu du Susik. «Seguraski askok ezagutuko duten kantua da hau, nire garai heavykoa dela esango nuke, gazteetan tabernetara joaten nintzenean indar izaugarria ematen zidan, ikaragarri polita da, badu niretzat ere epikotasun puntu hori».