En directo
Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak atxilotzeko agindua eskatu du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren eta Yoav Gallant Defentsa ministroaren aurka, baita Yahya Sinwar, Mohammed Dief eta Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagiak atxilotzekoa ere.
Urko Aiartza abokatuaren eskutik, fiskaltzaren iragarpena aztertu dugu. Salaren ebazpenak ez du eragin zuzenik izango, Aiartzaren ustetan, Palestinako egoera konpontzera bidean. Konponbidea,haren iritziz, politikoa izango baita izatekotan. Hori bai, presio politikoa areagotzeko baliagarria izango dela deritzo.
Horrez gain, Venezuela ere izan du mintzagai Mujikak eta Sotok. Larunbatean Errenterian Venezuelarekin elkartasunean egun osoko egitaraua antolatu dute. Bertan izango da Blanca Eekhout PSUVko diputatua. Egunaren berri eman digu Naroa Iturri antolakuntzako kideak.
Amaitzeko, Altsasuko Auzia izan dute gogoan Adur Ramírez de Alda eta Jokin Unamuno auzipetuen eskutik. Berriki amaitu dute zigorra biek. Pasa den ostiralean aurkeztu zuten Altsasun Labrit Ondarea elkartearekin batera osatutako ‘Altsasu memoria gunea’. Etorkizunari begirako memoria ariketa kolektiboa izan da.