En directo
UEMAk, Lesakako Udalak eta Bortzirietako hainbat eragilek elkarlanean Udalerri Euskaldunen Eguna antolatu dute larunbat honetarako. Martin Aramendi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariak, eta Ladix Satrustegi Lesakako alkateak adierazi dute dena prest dutela ekitaldirako.
Ez da lehen aldia ospatzen dutela: «Garai batean UEMA eguna izaten zen, baina aspaldi samar erabaki zuten udalerri euskaldun guztietara zabaltzea deia. Bereziki, udalerri euskaldunak egiten diotelako ekarmenik handiena euskararen normalizazioari, eta Euskal Herriari, oro har».
Urtero norbait omentzen dute ekitaldian, norbaiti aitortzen zaio euskararen munduan egin duen lana eta ekarpena, eta kasu honetan, Euskal Herrian Euskaraz erakundea omenduko dute. Kasu honetan, Lesakakoak diren bi kideri.
«Elkartu eta gogoeta» egiteko ekitaldia da: «Garrantzistua da harremanak egitea eta sarea ehuntzen joatea».