En directo
«EiTBk euskarazko ekoizpena sustatzeko eta hedatzeko makina behar luke izan, eta ez da»
Aldatu Gidoia plataformak euskarazko ikus-entzunezkoen eta euskara eta euskarazko kultura oinarri izango dituen Euskal Irrati-Telebistaren aldeko mobilizazioa larunbatean Gasteizen. Gainbehera izugarria dela azaldu du Jonjo Agirrek. Hala nola, ekoizpenari, bikoizketari eta lan-baldintzei dagokionez.
«EiTBk euskarazko ekoizpena sustatzeko eta hedatzeko makina behar luke izan, eta ez da»
Larunbat honetan, Gasteizen, arratsaldeko 17:30etan Foru plazatik abiatuta manifestazioa deitu dute, esan bezala, Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Baina zein da aldatuko beharreko gidoia? Ba Jonjo Agirre Aldatu Gidoia egitasmoko kidearen arabera, bereziki kezkagarria da EiTBk eta ondorioz, Lakuak ikus-entzunezkoetan hizkuntza politikekiko duten jarrera. Bereziki kezkagarria iruditzen zaie ETB1en gainbehera, nahiz eta ikus-entzunezkoetan eta plataforma digitaletan antzematen duten joera orokorra izan.
«Oro har, Jaurlaritzak eta EITBk euskarazko ikus-entzunezkoetan duten politika da aldatu beharrekoa» dio Jonjo Agirre Aldatu Gidoia plataformako kideak. ETB1eko ikusle kopuruaren «gainbehera» jarri du ondorioen adibide gisa. Horrekin batera, EiTBk erdaraz jokatzearen alde apustu egin duela azpimarratu du: «euskarazko produkzioa sustatzeko eta hedatzeko makina izan beharko luke eta alderantziz da, erdara lehenesten du».
EiTBn jarri du azpimarra, irrati telebista publikoa izanda, honek markatu beharko lukeelako oinarri nagusia. Baina bikoizketan edota zineman dauden gabeziak ere aipatu ditu, EiTBk beste guztiak «isla» duela argudiatuta.