En directo

Estitxu Pinatxo

Lluis Llach, Joe Bonamassa, Billy Joel, David Gahan eta Toño Martin asteko efemerideen artean

Audio_placeholder

Lluis Llach, Joe Bonamassa, Billy Joel, David Gahan eta Toño Martin asteko efemerideen artean

Loading player...
Lluis Lach
Lluis Lach (Lluis Lach)

Maiatzaren 7an, Lluis Llach, Kataluniako Nova Cançó bezala ezagutzen den mugimenduko kide garrantzitsuenetakoa denaren urtebetetzea izan zen. 1977ko maiatzaren 8an jaio zen, Joe Bonamassa gitarjole handia, azken urteetako blues eta rock gitarjolerik onenetako bat. 1949ko maiatzaren 9an Billy Joel musikari handia jaio zen, New Yorkeko Bronx auzoan.

Maiatzaren 9an baita ere, 62 urte bete zituen Depeche Mode taldeko abeslaria den David Gahanek. Horretaz gain, 1991ko maiatzaren 9an zendu zen heroina-gaindosi batek jota. Burning talde madrildarreko abeslaria izan zen Toño Martin. Eta egun berean, baina 6 urte beranduago, taldeko gitarra-jotzailea eta Toño Martinek 1983an taldea utzi zuenetik, Burningeko abeslari ere izan zen Pepe Risi. 2020ko maiatzaren 11n, 80ko hamarkadaren hasierako pop rock interprete eta konpositore ospetsua izan zen Moon Martin zendu zen.

Jaurlaritza Logoa