En directo

Jaso Ikastolako ikasleek eskainitako hamabigarren musikala oholtzaratuko dute ostiral honetan. 'ITSAS7' izena jarri diote aurtengo antzezlanari, eta Barañaingo auditorioan taularatuko dute 11:00ean ikasleentzat, eta 19:00ean publiko guztiarentzat. Xehetasun gehiago ezagutzeko asmoz, Imanol Janices Jaso Ikastolako Antzerki Musikal Taldeko Zuzendaritzako kidea eta Aimar Mancho musikalean soinuaz arduratuko den ikasleetako bat izan dira, NAIZ Irratian.


