En directo

Garazi Castaño
Entrevista
Garikoitz Plazaola
Eguzki talde ekologistako kidea

«Beharrezkoa den baino, energia nuklearra nahi ote dugun galdetu beharko genioke geure buruari»

Eguzki talde ekologistako Garikoitz Plazaolak energia nuklearra betidanik eztabaida iturri izan dela nabarmendu du, baina hala ere, eutsi egin zaiola ekoizpenari. Zenbait estatutan atzera egiteko programak dauden arren, eztabaida energia kontsumoaren inguruan eman beharko litzatekeela uste du.

Audio_placeholder

«Beharrezkoa den baino, energia nuklearra nahi ote dugun galdetu beharko genioke geure buruari»

Loading player...
 Bugeyko zentral nuklearra, Saint-Vulbasen, Lyonetik gertu.
Bugeyko zentral nuklearra, Saint-Vulbasen, Lyonetik gertu. (Jean-Philippe KSIAZEK | AFP)

Historia ziklikoa da. Eta badira hainbat elementu garaian garaiko belaunaldi bakoitzak atzean gelditu diren eta aspaldiko kontuak direla uste dugun kontuak. Gerra izan daiteke horietako bat. Bada azken urte eta hilabeteek zaplaztekoa eman digute masail banatan.

Energia eta zentral nuklearrak izan daitezke beste adibideetako bat. Hego Euskal Herriari dagokionez, Espainiako gobernuak eta entitate elektrikoek estatuko zentra nuklearren itxiera adostu zuten 2019an; modu progresiboan egitea erabaki zuten, 2027tik 2035erako tartea hartuko zen eginkizun horretarako. Bada, erabakia eta 5 urte geroago, badira atzera egin nahi dutenak ere: patronala, Foro Nuklearra, zentral nuklearren etorkizuna bermatu eta birpentsatzearen aldeko presioa egiten ari da. Mugimendu hauen atzean dagoen energia politikez hausnartzeko NAIZ irratita gonbidatu dugu Eguzki talde ekologistako kide Garikoitz Plazaola.

Jaurlaritza Logoa