En directo

Bigarren Kafea

«Txilen egiten dutena pasioz eta lan askoz bakarrik lortu daiteke, omendu beharrekoa da»

Pasaia Itsas Festibalaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta bertan izango diren ekintza, omendu eta protagonista ezberdinen inguruan aritu da gaurkoan Bigarren Kafean Eider Arruti, antolatzaileetako bat. 

Audio_placeholder

«Txilen egiten dutena pasioz eta lan askoz bakarrik lortu daiteke, omendu beharrekoa da»

Loading player...
Prest dago Pasaiako Itsas Festibalaren 2024ko edizioa.
Prest dago Pasaiako Itsas Festibalaren 2024ko edizioa. (Itsas Festibala)

«Oroitzapenera gonbidatzen zaitugu edertasunaren eta historiaren bidez, pasioz betetako itsasontzien ikuspegiaren bidez». Hala aukezten dute Pasaia itsas festibala antolatzaileek, atzera begira jarri eta garai bateko itsas kulturaren ospakizun moduan. 

Albaola eta Pasaiako udalak antolatutako festibalak hirugarren urtea beteko du aurten. Maiatzaren 9tik 12ra bitartean ontzi ezberdin askok beteko dutela portua esan du Eider Arruti antolatzaileetako batek: «Oraingoz 120 bat ontzik eman dute izena portuan egoteko, gero agian aldaketak egon daitezke, baina oraingoz asko dia». Azaldu du ontzi batzuk errepidez ekartzen dituztela, baina beste batzuk itsasoz iristen direla eta agian, itsaso txarra egonez gero, ezingo dutela Pasaira iritsi. 

Ontzi horien artean Aita Mari ontzia ere izango da lehen aldiz Pasaia Itsas Festibalean, eta Arrutik kontatu du irekieran portura sartuko den lehen ontzia izango dela. Horrez gain, gonbidatuen artean, Txileko,  Chiloé artxipelagoko, itsas kultura zaintzen dabiltzanak ere omendu nahi dituztela azaldu du Eiderrek. Gehitu du hilabete daramatela Txileko Hugo Almonacid (aita) eta Hugo Almonacid (semeak) Albaolan lanean Txileko ontzi baten erreplika eraikitzen, eta gainera hitzaldiak emango dituztela: «Txilen egiten dutena pasioz eta lan askoz bakarrik lortu daiteke, omendu beharrekoa da».

Uretan zein lehorrean ikusi, entzun eta gozatzeko ekintzak prest daude dagoeneko, egitaraua beteta eta azken ukituak ematen dabiltza antolatzaileak. Honen eta gehiagoren inguruan aritu da gaurkoan Bigarren Kafean, Eider Arruti.

Jaurlaritza Logoa