En directo

Bigarren Kafea

«Nire burua ikusten dut kontatzen ditudan ipuin guztietan»

Dorleta Kortazar ipuin kontalariak 'Ispiluak' lana aurkeztu berri du, ispiluan euren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan duten emakumeen omenez. Helduentzako sortutako lana da, azken bi urteetako lanaren emaitza. 

Audio_placeholder

«Nire burua ikusten dut kontatzen ditudan ipuin guztietan»

Loading player...
Dorleta Kortazarrek 'ispiluak' lana aurkeztu digu.
Dorleta Kortazarrek 'ispiluak' lana aurkeztu digu.

«Entzutea eta kontatzea bezian beste maite dut ikastea, hirurak plano berean kokatzen ditut; ezingo nuke kontatu, aurrez ez badut horren inguruan formakuntza jaso, eta ezingo nuke kontatu kideak entzun gabe» aitortu digu Dorleta Kortazar ipuin kontalariak. Horrela, kontatuz, entzuten eta ikasten, bere azkeneko lana sortu du: Ispiluak. 

Ispiluan euren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan duten emakumeen istorioek osatzen dute helduentzako ikuskizuna. «Nire burua ikusten dut kontatzen ditudan ipuin guztietan» kontatu digu Kortazarrek. 

Lau ipuinez osatutako ikuskizuna da, ikusleari bere burua islatuta sentitzeko gonbitea egiten duena. «Ez dugu edozer gauza kontatzen, benetan barru-barruan sentitzen duzuenan hau kontatu nahi dut, barruan zerbait mugitzen zaigulako da».

«Niretzat oso garrantzitsua da publikoak ematen didana, baina baita ere ofizio honetan dabilenak dioena» dio ipuin kontalariak. Lan berriaz eta kontalaritzaz aritu gara Dorleta Kortazarrekin Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa