En directo
«Iruñeko eredua gustatzen zaigu, eta pozik egongo gara hiru herrialdeetara ekartzen badugu»
«Presioa baino gehiago ilusioa» du Ima Garrastatxu EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburuak apirilaren 21eko EAEko hauteskundeei begira. Akordio «zabalak» egin nahi dituzte, «ezberdinekin». Besteak beste, osakidetzaz, etxebizitza legeaz, eta AHTaz aritu da. «Ez dugu garraio publiko duin bat».
«Iruñeko eredua gustatzen zaigu, eta pozik egongo gara hiru herrialdeetara ekartzen badugu»
«Apirilaren 21aren ostean, alderdien arteko itunak ziur desberdinak izango dira», horixe adierazi du Ima Garrastatxuk NAIZ Irratian. EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburua da EAEko bozetan, eta Durangoko alkatea izandakoa da.
«Presioa baino gehiago ilusioa» goraipatu du Garrastatxuk. Koalizio abertzalea «nabarmen goraka» doala dio.
Imanol Pradales EAJko hautagaiak esandako «Pamplonada» ekarri du gogora, Iruñeko udalean gertatutakoari erreferentzia eginda: «Iruñeko eredua gustatzen zaigu, eta pozik egongo gara hiru herrialdeetara ekartzen badugu».
EH Bilduk Bizkaian lehen indarra izateko zer behar duen ere azaldu du. Bestelako gai hauek ere izan ditu hizpide: AHTa, Osakidetza, etxebizitza legea, eta euskararen aurkako oldarraldi judiziala.