En directo

Desgaraian gauden aldi honetan...

'Gauden aldian' diskoa aurkeztu dute Jon Gurrutxaga eta Garikoitz Ortiz de Villalba, Desgaraian musika taldeko kideek Paraleloan saioan. apirilaren 13an Azpeitiko san Agustin aretoan dute kontzertua.

Audio_placeholder

Desgaraian gauden aldi honetan...

Loading player...
Desgaraian taldeko 6 kideak
Desgaraian taldeko 6 kideak (Zoe Martikorena)

Jon Gurrutxaga (ahotsa), Markel de Reparaz (gitarra), Xabi Agirrezabala (gitarra), Ekain Alzola (baxua), Garikoitz Ortiz de Villalba (teklatua, akordeoia) eta Peru Iparragirrek (bateria) osatzen dute Desgaraian taldea. Pandemia garaian du sorburua seikoteak, eta kide bakoitzak egindako ibilbidea bakarra izanagatik, natural hartu dute elkar proiektu honetan taldelana, elkarlana oinarri harturik.

Iluntasunean jauso gabe, langile klasearen argazki fidelak dira Desgaraianen kantuak: lirikotasun dotorez, eguneroko neke eta etsipenak ongi baino hobeto erretratatzen dituzte. Ohikoa ez dena, gisa honetako eduki mardul eta mezu borrokalariak pop ikutuko doinuetan jasotzea da. Uztarketa ausarta da. Baina funtzionatzen du, ezin hobeto gainera.

2023an grabatu zuen taldeak 'Gauden aldian' diskoa aurkezten izan dira Jon Gurrutxaga eta  Garikoitz Ortiz de Villalba Paraleoan saioan. Zuzenekoei dagokionez, aste honetan bertan dute hitzordy bat:  Azpeitiko San Agustinen izango dira apirilaren 13an.

Jaurlaritza Logoa