En directo

Sara Iriarte Lasa

Saioa Garmendia: «Deskonektatzea ez da kapritxo bat; behar bat da»

Oporretan egon eta ezin deskonektatu zabiltza? Saioa Garmendiak ongizate emozionalari eta autozainketari buruzko ikastaroak ematen ditu Gipuzkoako hainbat herritan, eta arazo horri aurre egiteko gomendio batzuk eman ditu NAIZ Irratian. 

Audio_placeholder

Saioa Garmendia: «Deskonektatzea ez da kapritxo bat; behar bat da»

Loading player...
Estresa dugunean deskonektatzea gomendatzen da.
Estresa dugunean deskonektatzea gomendatzen da.

Ongizate emozionalean, coach pertsonalean, emozioen kudeaketan, adimen emozionalaren garapenean eta mindfulnessean aditua da Saio Garmendia. NAIZ Irratian izan da oporretan deskonektatzeko zenbait aholku emateko.

«Askotan gertatzen da. Batzuek erraz deskonektatzen dute, baina beste batzuei asko kostatzen zaie. Bizimodu oso azkarra daukagu eta gure egunerokotasunean gauza asko ditugu egiteko. Horrek estres egoeretara bultzatzen gaitu askotan, eta burua beti martxan dugunez, egunerokotasunetik atera eta oporretan joaten garenean oraindik ere gure burua oso azkar doa. Egoera berrietara egokitzeko denbora behar daukagu», azaldu du Garmendiak.

«Zer egin ezin deskonektatu gabiltzanean?»

Lehenik eta behin arnasketak egitea gomendatzen du Garmendiak: «Eguneko momentu bat hartu eta arnasketa ezberdinak egin modu kontzientean. Azken finean, arnasketan gure arreta osoa jartzen dugunean, buruan ditugun pentsamenduak gutxitzen dira eta erlaxatu egiten gara».

Bigarren gomendio gisa, Garmendiak adierazi du garrantzitsua dela gure egunerokotasunean egiten ez ditugun gauzak egitea. «Askotan, denbora faltagatik, gustatzen zaizkigun gauzak ez ditugu egiten. Eta hauek egiterakoan gure burua distraitzen da eta gustura egongo gara, kezka eta pentsamendu desatseginez ahaztuz».

Horretaz gain, plan gehiegirik ez egitea gomendatzen du Garmendiak: «Oporrak lasai hartu behar ditugu».

Mugikorra da gure errutinara konektatuta mantentzen gaituen elementuetako bat eta, horregatik, Garmendiak gomendatzen du alde batera uztea ahal den moduan.

Gure burua zaintzea ere garrantzitsua da. Askotan, emozio eta eginbeharren arteko zurrunbilo edo pilaketa bat daukagu eta ez dakigu ondo nola gauden. Honek, gerora, lehertzera eramaten gaitu. Horregatik, Garmendiak azpimarratzen du oso garrantzitsua dela «gelditzea eta zure barrura begiratzen jartzea, sentitzen duzunaz jabetuz eta landuz».

Jaurlaritza Logoa