En directo

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

«Lan hau bizi dudan momentuaren islada da»

'Behin bizitzea' (Elkar) diskoa argitaratu berritan, Adunako Elkar estudioetan hartu gaitu Garik. Sosegua darie kantuei, eta soseguz ari da musikariak ere, diskoa bizi duen une bitalaren erretratua da eta.

Audio_placeholder

«Lan hau bizi dudan momentuaren islada da»

Loading player...
Gari 'Behin bizitzea' diskoaz Elkar estudioetan
Gari 'Behin bizitzea' diskoaz Elkar estudioetan (Gorka Rubio | FOKU)

Behin bizitzea, batzurentzat nahi baino nekezago, besterentzat nahi baino laburrago. Baina motz edo labur, bizitza bakarra da, eta bizitza hori instantez instante modu kontzientean bizitzea gure buruari egin diezaiokegun aitortza eta opari egiazkoena beharbada.


Horretan jarri du bere ahalegina Garik azken urteetan. Galerak izaten dira bizitza honetan inflexio puntuetara eramaten gaituzten gertakariak, eta hala izan da legazpiarraren kasuan ere: amaren heriotzak eraman du bere bizimoduari buruz  hausnartzera, egunerokoaren gurpil zorotik atera eta soseguz benetan merezi duten gauzei eta instanteei lekua egitera.


Ahalegin horren emaitza da neurri handi batean ‘Behin bizitzea’(Elkar). 7 abestik osaten dute diskoa, abeslariak bizi duen une bitalaren erakusgarri, soseguzko barrurako begirada bat. Doinuak Gari berarenak, hitzak Karmele Jaio, Iñigo Astitz, Jon Benito eta Txuma Murugarrenenak.
Diskoa zuzenean aurkezteko irrikaz, ostegun honetan, martxoak 21 izango du lehen hitzordua Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Jaurlaritza Logoa