En directo

Tutera eta Lezoko gazteek topagunea dute martxoaren 16an

Tuteran Jai eta Piztu Lezo gazte taldeen ekimenez, Gazte Topaketa izenekoa egingo dute bi herrietako gazteek elkarrekin esperientziak trukatu, eta festa nahiz elkarbizitzarako. Martxoaren 16rako jarri dute hitzordua, korrikaren aitzakian, Tuteran.

Audio_placeholder

Tutera eta Lezoko gazteek topagunea dute martxoaren 16an

Loading player...
Beterriko kidea, Piztu Lezoko kidea, Tuteran Jaiko kidea eta Agerraldikoa
Beterriko kidea, Piztu Lezoko kidea, Tuteran Jaiko kidea eta Agerraldikoa (Daniel Jiménez)

Distantziak modu askotara neurtu daitezke, neur ditzakegu kilometrotan. Kilometrotan, bi punturen artean  lerro zuzen bat marraztuta dagoen distantzia. Kilometrotan, puntu batetik bestera errepidez egin beharreko kilometrotan.. Minututan, autoa hartu eta puntu batetik bestera joateko behar dugun denboran, minututan, garraio publikoa hartu eta bide bera egiteko behar dugun denboran. Distantzia neur dezakegu eurotan ere, zenbat erregai, zenbat ordainsari. Zailagoa da ordea distantzia gogoaren baitan neurtzen... mapan  bata bestearengandik puntaz punta kokatuta dauden bi herri esate batera, gogoak batean elkartu baititzake.
Horixe egin dute Tuterako Jai eta Piztu Lezo gazte erakundeek Gazte Topaketa antolatu dute martxoaren 16rako Tuteran.  Lezotik Ainhoa Salaberriak eta Tuteratik Aitor Arnedo Dominguezek azaldu digute, topaketa hauen nondik norakoa eta bide batez asteburu honetarako antolatutako egitarauaren berri ere eman digute.

Jaurlaritza Logoa