En directo

Bigarren Kafea

Mexiko Hirian Korrika ospatuko dute igandean

Igandean, martxoaren 17n, ospatuko dute Korrika Mexiko Hirian. Gernikako haritzaren kimutik abiatuta, korrika arituko dira eta ondoren bazkaldu eta musikaz gozatuko dute. Hori bai, mariatxirik gabe. 

Audio_placeholder

Mexiko Hirian Korrika ospatuko dute igandean

Loading player...
Korrika ospatuko dute martxoaren 17an Mexiko Hirian
Korrika ospatuko dute martxoaren 17an Mexiko Hirian (Centro Vasco Euskal Etxea Mexico)

Hainbat Korrikatan lanean ibilitakoa da Iñigo Bilbao Sagastiberri kazetaria, beraz ekimen berezia da beretzako. Igandean berriro ospatuko du, Mexiko Hirian, beste behin. Polanko auzoan korrika, herri bazkaria eta bazkaloste musikatua; plan ezinhobea. 

«Korrika ulertzeko bizi egin behar da; hemengo askok kirol erronka batekin lotzen dute, ez dute ulertzen zergatik zoro batzuk hau egiten duten» kontatu digu Bilbaok. Baina zoro horiek korrika egingo dute, beste behin. «Mexikon bi euskara talde daude, UNAMEkoek ostegunean egin zuten Korrika eta gero Euskal Etxearen planera batuko dira igandean». 

 

Hori bai, Euskal Herriko Korrikak eta Mexikokoak badu desberdintasun bat: «30-40 metroko kilometroak egiten ditugu» aitortu digu Bilbaok. 

Entzun elkarrizketa osoa Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa