En directo

‘Maite zenuen hiria’, Skabideanek Iruñeari egindako gorazarrea

2023ko uztailaren 8an kontzertu berezia eskaini zuen Skabidean taldeak Iruñeko Konpainia plazan. Orain arte kontzertu hura entzuteko aukera izan dugu, orain, ikustekoa ere bai. Egun hartakoak eta datozenak kontatu dizkigu Antonio Iriarte taldekideak MusikHaria saioan.

Audio_placeholder

‘Maite zenuen hiria’, Skabideanek Iruñeari egindako gorazarrea

Loading player...
Berezia izan zen 2023ko uztailaren 8ko emanaldia Skabidean taldekoentzat.
Berezia izan zen 2023ko uztailaren 8ko emanaldia Skabidean taldekoentzat. (Izaro GALLASTEGI)

«Ocho de julio, Germán, libertad contra sus balas, querían los asesinos matar la aurora anunciada», horrelaxe abesten du ‘Hilarria’ kantuan Skabidean talde nafarrak. 1978ko uztailaren 8an jazoa abesten dute ‘Hiri zahar zikina’ diskoan jasotako kantuan eta, 45 urte beranduago, abesti hori bera milaka lagunen aurrean abestu zuten 2023ko San Ferminetan, Konpainia plazan.

Kontzertu berezia izan zen inondik inora ere Skabideanekoentzat. «Foru Plazan jotzeko aukera eskaini ziguten, baina lekuz kanpo ikusten genuen gure burua testuinguru horretan. Alde Zaharreko bihotzean nahiago genuen eskaini kontzertu hori, eta, gainera, data seinalatua izanik, zentzu gehiago hartu zuen gure emanaldiak», kontatu digu Antonio Iriarte taldekideak.

Sortze prozesuan murgilduta daude orain, kontzertu berezi hau sarean ikusteko moduan jarri duten arren. Disko berria urtea bukatzerako prest izango dudtela aurreikusten du Iriartek, datak ere dagoeneko hartuta baitituzte Garate Estudiotean. Abuztuan izango dira grabatzen, Kaki Arkarazoren gidaritzapean. Gainera, hein batean hasieratara itzuliko dira, Claudia Rodriguezen agurraren ostean, 2023a bukatzerako Lorena Aisak eta Idoia Tapiak ere agur esan dietelako taldeari.

Ea zer nola bidea egiten duen hemendik aurrera Skabidean taldeak.

Jaurlaritza Logoa