En directo

Azken asteetan nekazarien protestetan ideologikoki oso ikuspegi ezberdinak ageri dira. Hala, nabari da joera ezkertiarra dutenen ekiteko modu bat, eta eskuindarra, oso eskuindarra izan dezaketena ere. Testuinguru honetan, 'Egurra ta kandela' kolektiboak eredu agroekologikoa sustatzen du, lurraren eta gizakiaren neurrira egindakoa.
Mirian Agirrezabala «ereduen talkaz» hitz egin du, bigarren mundu gerraz geroztik, eredu produktibista bultzatu da, baina agroekologiarekin talka egiten ari da. Momentua iritsi dela uste du nekazaritza norabidez aldatu, eta bide hori egiteko ekoizleak laguntzeko: «burokraziarena denok nabaritu dugu azken urteetan, eskertuko da logika baten barruan funtzionatu eta arintzea. Pestiziden inguruan, industriari egiten dio fabore horrek, saltzaileei. Egun batetik bestera horren dependiente denari ezin zaio esan ezin duela erabili, inor ez dago soberan. Trantsizio hori martxan jarri eta eredua aldatu behar da. Nekazaria lagundu behar da bide horretan».
Agroekologia, gizartea bersaretuz
Agroekologiak tamainari, tokiko ekoizpenari, orografiari eta lurrari begiratzen dio. Kanpoko dependentziak edukitzeak ahuldu egiten duela gizartea uste du Agirrezabalak. Edozein momentutan salduta geratzeko arriskua dagoela. Zenbat eta autonomoagoa izan, zenbat eta beharrak asetuago eduki, gizartea hobeto dago.
Gaur egungo eredu industrialak elikagai merkeak eta urte osoan edukitzea dakar, baina hori amaitzen ari dela dio 'Egurra ta kandela' taldeko ordezkariak. Kontsumitzaile moduan haurnarketa egin behar dela uste du eta egoera berriei egokitu behar garela.
Ostiral honetan protestarako deia egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren parean 12.30ean.


