En directo

NAIZ irratia
Entrevista
Ana Urkiza
Eusko Ikaskuntzako lehendakaria

Lurraldea, jendartea eta eredu sozio-ekonomikoa ardatz Eusko Ikaskuntzako XIX. Kongresuan

Urtetako lanaren emaitzak gizarteratu eta hausnarketa pizteko asmoz antolatzen ditu Eusko Ikaskuntzak bere kongresuak. Aurtengoan, XIX.a izango da. Urriaren 2tik 4ra ospatuko da eta kohesioa izango du ardatz. Etorkizunerako proposamenak egiteko, geure ingurura zein nazioarteari erreparatuko diote.

Audio_placeholder

Lurraldea, jendartea eta eredu sozio-ekonomikoa ardatz Eusko Ikaskuntzako XIX. Kongresuan

Loading player...
Urriaren 2tik 4ra ospatuko dute Eusko Ikaskuntzako XIX. kongresua
Urriaren 2tik 4ra ospatuko dute Eusko Ikaskuntzako XIX. kongresua (NAIZ)

Azken urteetako lanaren emaitza modu propositiboan aurkeztea da Eusko Ikaskuntzako kongresuen helburua. Oraingoan, kohesioa izango da ardatz nagusia. Edukia hiru ardatzen baitan antolatuko dute: eredu sozio-ekonomiko berria eta ongizatearen gizartea; jendartea eta lurraldea.

Ikuspegi integrala eta anitza bilatzen du Eusko Ikaskuntzak bere prozesuetan. Hartara, gizarteratzen diren emaitzak landutakoak, poliedrikoak, eta kontsentsu edo onarpen handikoak dira. Halakoak dira ere, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren hitzetan, urriaren 2tik 4ra bitartean mahaigaineratuko dituzten hausnarketak.

Jaurlaritza Logoa