En directo

Bigarren Kafea

«Pakistanen bi orduan behin emakume bat bortxatzen dute hiri espazio publikoetan»

Indusen Ibaibideak erakusketa zabaldu berri du Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoak Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan. Otsailaren 22ra bitartean egongo da ikusgai eta Indus ibaia, aldaketa klimatikoa eta emakumea ditu ardatz.

Audio_placeholder

«Pakistanen bi orduan behin emakume bat bortxatzen dute hiri espazio publikoetan»

Loading player...

Bidaiari sena ere badu Mariezkurrenak. «Beti izaten da arrazoi edo erakarpenen bat zure lekutik mugiarazten zaituena, baina interesgarrienak ziur asko tokian bertan gertatzen dire, ezustean». Indus Pakistango ibairik handienada eta herrialdea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du. «Hari ezinhobea iruditu zitzaidan adaketa klimatikoaren errealitateak erakusteko».

Jada oso agerikoak dira errealitate horiek. «Iparraldeo probintzietan glaziar aintzira berriak agertu dir. 33 zenbatu dituzte dagoeneko eta gainezka egiteko arriskuan daude». Hori mehatxu larria da bertako familientzat. «Landa eremutik bizi diren familei urte osoko aurrekontua hankaz gora jartzen die uzta bat galtzeak».

Zentzu horretan, landa eremu horiek husten eta hiriak betetzen ari dira. «Hiriak izugarri hazten ari dira denbora tarte laburrean. Ez dute azpiegiturarik ez eta oinarrizko zerbitzurik ere eta emakumeentzat oso arriskutsu bihurtzen ari dira. Bi orduz behin emakume bat bortxatzen dute espazio publikoan».

Entzun Igone Mariezkurrenarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa