En directo

Bigarren Kafea

«Interes ekonomikoak ikutzen direnean, horrelako sarraskiak amaitzea lortu daiteke»

Euskal Herriko hainbat txokotako herritarrek bat egin zuten larunbat honetan Beasainen erresistentzia palestinarrari babesa adierazteko, Israelen genozidioa salatzeko eta mendebaldeko gobernu eta enpresen konplizitatea adierazteko. Eneko Calle Palestinarekin Elkartasuna elkarteko kideak azaldu digu.

Audio_placeholder

«Interes ekonomikoak ikutzen direnean, horrelako sarraskiak amaitzea lortu daiteke»

Loading player...
Palestinarekin Elkartasunak deitutako ekitaldia, Beasain eta Ordizian.
Palestinarekin Elkartasunak deitutako ekitaldia, Beasain eta Ordizian. (Gotzon Aranburu | Foku)

Palestinarekin Elkartasuna dinamikak deituta, milaka lagun bildu zuren larunbat eguerdian Ordizia eta Beasain artean, erresistentzia palestinarra babesteko, Gazako genozidioa salatzeko eta mendebaldeko gobernu eta enpresek sionismoarekin duten konplizitatea adierazteko. 

«Hainbat ekintza bultzatu dira herrialde desberdinetan Israelgo estatuarekin eta kolonizazioarekin etekinak ateratzen dituzten enpresak seinalatzeko helburuarekin» kontatu digu Eneko Calle, Palestinarekin Elkartasuna elkarteko kideak. Asteburuan aukeratutako tokia, CAFek Palestinako lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna gaitzesteko aukeratu da, eta trenbideen euskal enpresaren zuzendaritzari Jerusalemgo tren arinaren proiektutik erretiratzeko eskatzeko. «Badaude euskal enpresak, badaude euskal erakunde eta alderdi politikoak sionismoarekin harremanak dituztenak» dio Callek. 

Bigarren Kafearen boikot kanpainaz aritu gara Eneko Callerekin, 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa