En directo

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

'Zaharrak berri': berria ere zaharretik abiatzen delako

Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastrek Arineketan proiektuaren bigarren lana, 'Zaharrak berri' , aurkeztu digute Paraleloan saioan.

Audio_placeholder

'Zaharrak berri': berria ere zaharretik abiatzen delako

Loading player...
Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre dira Arineketan.
Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre dira Arineketan. (Iñigo URIZ | FOKU)

Zaharra berri izan zelako, eta berria ez delako inoiz erabat berria, berria ere zaharretik abiatzen delako. Zaharretik berrira, berritik zaharrera bi norabideen artean, zahar berritu, eta berri zahartuen eremuan ondu dute Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastrek Arineketan proiektuaren bigarren lana, 'Zaharrak berri' izeneko diskoa eta liburukia.

13 pieza jaso dituzte bertan, gehienak tradiziotik hartu eta jantzi-berritutakoak, kontrako bidea egin duen abestirik ere baden arren: diskoari izena ematen dion 'Zaharrak berri' kantua hain zuzen ere. Odei Barrosoren parte hartzea izan dute kantu honetan, izan ere, bidelagun ugari izan dituzte : aipatutako Ødei, Nøgen, Olaia Inziarte, Idoia, Mikel Urdangarin, Ansa ahizpak, Ainara Ortega, Eñaut Agirre, Beñat  Gaztelumendi baita New Yorken egoitza duen Rosalind talde amerikarra ere bai.

Doinu, hitz zein arima oso desberdinetako piezak jaso dituzte diskoan. Baina guztiak dute amankomunean entzulearengan barrenak mugiarazten dituen dardarizoa sortzeko gaitasuna. Liburukian berriz, kantuen aurkezpenak, hitzak eta partiturak ere jaso dituzte.

Aurreko diskoarekin egin bezala, bigarren onekin ere orain plazaz plaza aritzea da bikotearen asmoa.

 

 

Jaurlaritza Logoa