En directo
Kopako final-laurdenak aitzakiatzat hartuta errepaso zabal eman diogu gizonezkoen futbolari. Realak zein Athleticek aukera izango dute datozen orduetan finalerdietarako txartela lortzeko. Txuri-urdinek Vigon jokatuko dute Celtaren aurka, iluntzeko 21:30etan. Ordu berean, baina bihar asteazkena, egingo dute zuri-gorriek San Mamesen Bartzelona aurkari dutela.
Bestalde, EA Sports Ligari begira ere aritu gara. Osasuna eta Alaves garaipen oso garrantzitsuak eskuratzetik datoz, biak ere jeitsiera postuetatik aldenduta. Eta noski, asteburu honetako partidak ere izan ditugu aztergai.