En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Hiru hamarkadatako kantuak errepasatuko ditu 2024an Izkander Fernandezek

1994an hasi zen musikan espezializatutako kazetari moduan Izkander Fernandezek. Duela 10 urte, 2014an, ‘Pride of monster’ bloga zabaldu zuen. Hala, 2024a izanik, hiru urte hauetan zentratuko da musika aditu lemoaztarra MusikHaria saioko asteroko tartean.

Audio_placeholder

Hiru hamarkadatako kantuak errepasatuko ditu 2024an Izkander Fernandezek

Loading player...
Bruce Springsteen Donostian eman zuen kontzertuetako batean. (Jon URBE/FOKU)
Bruce Springsteen Donostian eman zuen kontzertuetako batean. (Jon URBE/FOKU)

Hiru erreferentzia urte izango ditu Izkander Fernandezek «salbuespenekin, jakina, uneak hala eskatzen badu gai bereziei ere helduko diegulako». Hogeita hamar urte dira musika kazetari bezala ‘El Tubo’ aldizkarian hasi zenetik, eta, gerora, GARAn, bere ‘Pride of monster’ blogean, NAIZ Irratian eta beste hainbat tokitan idatzi eta kolaboratu izan du.

Hala, urte honetan ariketa bat egingo du MusikHaria saioan. Hasi zen urteko, 1994ko abesti bat; bloga zabaldu zuen 2014ko beste bat eta 2024ko bi ekarriko dizkigu astero.

«1994a ez zen izango ziurrenik 1991 bezain garrantzitsua nire bizitzan, musikari dagokionez, baina bai izango dela bigarren urte garrantzitsuena. Bai izandako bizipenengatik eta baita atera ziren diskoengatik ere», esan digu MusikHaria saioko bere tartean.

Gauzak horrela, hauek izan dira aste honetarako ekarri dizkigun abestiak:

Bruce Springsteen - Streets of Philadelphia (1994)

Sharon Van Etten - Your love is killing me (2014)

Viva Belgrado - Perfect Blue (2024)

Ryan Adams - So lost (2024)

Jaurlaritza Logoa