En directo

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

«Emakumeen arteko laguntasunaz gutxi idazten da»

Paraleloan saioan izan da Lide Hernando musikari eta idazlea bere lehen eleberria aurkezten 'Izotz ura' (Susa).

Audio_placeholder

«Emakumeen arteko laguntasunaz gutxi idazten da»

Loading player...
Lide Hernando Muñoz, ‘Izotz ura’ liburuaren aurkezpenean.
Lide Hernando Muñoz, ‘Izotz ura’ liburuaren aurkezpenean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Laguntasuna. Hasiera eta amaieraren artean marrazten den kartografia hori, nondik nora marraztu, hasiera eta amaiera non dauden argi ez daukazunean?Nola jakin topo egin duzuen azken bidegurutzea benetan azkena dela, ez dela beste bat gehiago?Nola jakin, izan zena,  noiz, non, nola hautsi zen, noiztik ez zareten, nola jakin arrakala parentesi bat den, nola jakin ez ote diren hiru puntu, nola jakin ez ote den puntu eta aparte bat.

Musika eta musikaren mundua testuingurutzat hartuta, lagunen arteko harremanetan sakondu du Lide Hernandok 'Izotz ura'(Susa) bere lehen eleberrian.  Izan ere, laguntasunaz ez da asko hitz egiten Hernandoren esanetan, eta gutxiago emakumeen arteko laguntasun harremanez. Saioa eta Mara protagonistetan erdibitu da idazlea, bere baitan sentitzen dituen musika bizitzeko modu eta sentimentuak pertsonaia hauen bidez fikzionatuz. Paraleloan izan dugu idazle eta musikaria  'Izotz ura' aurkezten.

Jaurlaritza Logoa