En directo
Zarata Mondo Sonoro aldizkariaren urte berriko lehen edizioan 2023ko disko onenen eta disko labur onenen zerrenda kaleratu dute. Iker Bárbarak kolaboratzaile sare zabala du eta haien zerrendetatik abiatzen da Zarataren urteko zerrenda osatzeko. «Dena dela, zerrenda baino, katalogoa dela esango nuke nik, zein tokitan dagoen baino bertan egotea eta hemen zer dagoen erakustea delako interesgarriena», dio kazetari bilbotarrak.
Denetariko estiloak topatu dira eta autoekoizpenean egin diren diskoen zerrenda luzea da. «Horrez gainera, aipatu zigilu txiki baina berezietako diskoak agertu direla, izan Bidehuts, Usopop, Mushroom Pillow, B-Core edota Forbidden Colours», aipatu du Bárbarak.
«Lehen bi tokietan agertu diren artistak, Verde Prato eta Melenas, iaz urtea bukatzerako ekarri nituen hona, nire zerrenda osatzerakoan. Horregatik, katalogoa anitza dela erakusteko, beste lau proposamen ekarri nahi izan ditut urte hasierako ‘Zarata’ tartera.
Hauek dira, horrenbestez, urteko lehen ‘Zarata’ tarteko lau proposamenak:
Rüdiger - The Dancing King
Amorante - Habanera
Airu - Coloco los pies
Lisabö - Zeru arrosaren guraizeak