En directo

Kostata uler liteke Euskal Herriaren historia migrazioa kontuan hartu gabe. Beste herrialdeetara joandakoak gara euskaldunak. Beste asko, kanpotik etorritako euskaldunak, edo haien ondorengoak.
Arkaitz Fullaondoren esanetan migratzeko arrazoiak hauek izan daitezke: Bakoitzak bere jatorriko herrialdean bizi proiektua garatzeko ezintasuna edo izan ditzakeen arazoak. Horren atzean, normalean arazo ekonomikoak daude. Baina badaude beste arazo batzuk: gerrak, errefuxiatuen kontua, esaterako, pertsonen jazarpen politiko eta sozialak, eta migratzaile klimatikoak deritzonak.
Kanpotik etortzen diren migratzaileak. Lehenik, oztopo legalak izan ohi dituzte, bai beraien herrialdetik ateratzeko, bai helmuga herrialdera joateko, eta gero hemen, oztopoz betetako bidea da paperak lortzea edo bizitoki baimena lortzea.
Migrazio legeak «zorrotzagoak eta gogorragoak» dira. Olatu erreakzionario orokor global batean aurrean gaude. «Olatu horrek ia beti migrazioan jartzen du jopuntu nagusienetariko bat».
«Eskuineko edo ezkerreko gobernuak izan daitezkeenak arauak aldatzen dituzte, pentsatzen lege horiek gogortzen baldin badira, olatu erreakzionario hori gelditu egingo dela, eta ez, guztiz kontrakoa gertatzen da. Olatu hori indartu egiten da. Azkenean ultraeskuinari markoa erosten diozulako».
Migrazioan egiturazko beste elementu bat dago: «Kontua ez da Gobernuek ez dituztela migratzaileak nahi, kontua da beraiek hautatu nahi dituztela zein migratzaile nahi dituzten. Eta hor dago hipokresia handia».
«Migrazioa ona da gure demografiarako». Fullaondoren esanetan, ikuspegi funtzional hori txarra da.
Hegoaldean eta Iparraldean, errealitatea oso desberdina
Euskal Herria kontuan hartuta, Hegoaldean eta Iparraldean errealitatea oso desberdina da. Iparraldean etorkin asko daude, eta gehienak Frantziatik etorritakoak dira, erretiroarekin erlazionatutako migrazioak.
Hego Euskal Herrian, Nafarroan, adibidez, etorkinen portzentaia nabarmen handiagoa da, baina gehien bat Erriberan daude. EAEn, Araban Afrikarragoa, Bizkaian, aldiz, latinoamerikarrak eta Gipuzkoan oreka bat ematen da jatorri desberdinak kontuan hartuta.
Hego Euskal Herrian 356.000 jatorri atzerritarreko pertsonak bizi dira, eta horietako kopuru handi bat 15 urte daramatzate hemen bizitzen. Aniztasun hori kontuan hartu behar da.
Horrez gain, Euskal Herria estaturik gabeko naizo bat den heinean, horrek zer erronka planteatzen dizkigun ere jardun da Fullaondo.


