En directo

Tarteka, gonbidatuak ekartzen ditugu 'Kontatzera Noazu' saiora. Aitor Bizkarra bertsolari bizkaitarra gonbidatu dugu gurera. Bertsoaldi batzuk aukeratu eta horietaz hitz egiteko gomita luzatu diogu abadiñoarra. Aukeraketa zerrendan daude, besteak beste, Xabier Silveiraren bertsoak. Gauza kurioso bat gertatzen zait Silveiraren bertsoekin: «Bat bateko bertsoari, normalean, berriz entzuteak, kalte egiten dio. Silveiraren bertsoekin, bigarren entzunaldiarekin gehiago gustatzen zaizkit».


