En directo

NAIZ irratia

«Hiru urterako gobernagarritasun akordioa prest dugu EAJrekin Gernikan»

EH Bilduk Jose Maria Gorroñori zentsura mozioa aurkezteko proposamena egin dio Gernika-Lumoko EAJ-ri eta jeltzaleek begi onez erantzun dutela diote. Sinadura besterik ez da falta. Jose Ramon Bilbao 'Buli' EH Bilduko ordezkariak azaldu du asmoa egonkortasuna bermatzeko gobernu indartsua osatzea dela.

Audio_placeholder

«Hiru urterako gobernagarritasun akordioa prest dugu EAJrekin Gernikan»

Loading player...
Joser Ramon Bilbao 'Buli', Gernika-Lumoko Udala osatzeko plenoan
Joser Ramon Bilbao 'Buli', Gernika-Lumoko Udala osatzeko plenoan (Oskar Matxin | FOKU)

EH Bildu alkatetzatik kentzeko akordioa egin zuten Gorroñoren Guztiontzako Herria plataformak eta EAJk, Gorroñok ostera alkatetza EAJko kide den haren anaiaren eskuetan uztearen truke. Urri hasieran akordioa hautsitzat eman zuen EAJk, Gorroñok alkatetza uzteko maniobra atzeratzen ari zela-eta. Orduz geroztik Guztiontzako Herria eta EAj alderdiak elkarri kontuak eskatzen eta errua elkarri leporatzen aritu dira, Gernika-Lumoko udaleko jarduna praktikoki geldirik izan delarik.

Orain, EH Bilduk, maiatzeko hauteskundeetan indar bozkatuena izan zenak, zentsura mozioa aurkeztea proposatu dio EAJ-ri, zentzura mozioa, gaur gaurkoz, gobernagarritasuna bermatu dezakeen aukera dela ulertuta.

Indar bozkatuena izanagatik, zentsura mozioa aurkeztu eta Jose Ramon Bilbao Catalá “Buli” alkate izatea proposatu dute. Baieztatu dutenez, EAJ prest agertu da balizko zentsura mozioaren parte izateko. Azken hilabete honetan harremanak «areagotu eta emankorragoak» izan direla baloratzen du EH Bilduk, bereziki EAJrekin: Jose Ramon Bilbao 'Buli' EH Bilduko ordezkariak NAIZ irratiari azaldutako moduan, hiru urterako gobernagarritasun akordioa prest du Eh Bilduk EAJrekin.

Legegintzaldi egonkor bat bermatu nahi du EH Bilduk eta horretarako gobernu indartsu bat eratu nahi du. Une honetan EAJrekin lortu u sintonia handiena baina harremanetan jarraituko dute Gorroñoren Guztiontzako Herriarekin  adostasun ahalik eta zabalenak lortu asmoz.

Jaurlaritza Logoa