En directo

Erorien haranera emandako gorpuzkiek lekualdatzeko baimenik al zuten?

Gutxienez 1.760 gorpuzki eraman ziren EAEtik Erorien haranera, gaur egungo Cuelga Muros. 762 lagun identifikatuta zeuden, eta 314 identifikatu gabe. Horren harira, 2019. urtean, Gogora institutuak txosten bat helarazi zion Eusko Legebiltzarrari. Anton Perez institutuko historialaria mintzatu da.

Audio_placeholder

Erorien haranera emandako gorpuzkiek lekualdatzeko baimenik al zuten?

Loading player...
Erorien haraneko artxiboko irudi bat.
Erorien haraneko artxiboko irudi bat. (J. DANAE | FOKU)

Gutxienez 1.76 gorpuzki eraman ziren EAEtik Erorien haranera, gaur egungo Cuelga Muros. 762 lagun identifikatuta zeuden, eta 314, identifikatu gabe.

Horiez gain, espainiar estatuko beste autonomia erkidegoetatik eramandako euskal herritarrei dagokienez, jatorria edo bizilekua EAEn zuten 155 eraman zituzten gutxienez; gehienak, Ebroko frontea egon zen probintzietatik.

Zalantzak handiak dira lekualdatze hauen baimenei dagokienez. Lekualdatutakoen zenbatekoa, idenfitikazioa eta lekualdatzearen baimenen egoera ezagutzeko, 2019. urtean, Gogora institutuak txosten bat helarazi zion Eusko Legebiltzarrari.

Lan horren nondik norakoak eta Erorien Haranean gehiago sakontzeko asmotan, Anton Perez Gogora insitutuko historialaria elkarrizketatu du NAIZ Irratiak.

Erorien harana zer helbururekin eraiki zen azaldu du Perezek. Hasieran, errepublikarekiko leialak ziren ez zituzten bertan ehortzen, zergatik gerora, 1957an egon zen aldaketa?

Bestalde, bertan lan egiten zutenak frankismoaren presoak ziren, esklabu gisara lan egiten zuten. Zer lan baldintzak zituzten?

Horrez gain, nola hasi zen herriz herriko gorpuzkien jasoketa? Zenbat pertsona deshobiratu zituzten? Leku aldatzeak baimenduta edo bortxatuta egin zituzten?

Galdera horiek denak, eta beste zenbait gehiago, erantzun ditu Anton Perezek.

 

Jaurlaritza Logoa