En directo

Bigarren Kafea

JAI/EGUN: «Disko bat izatea nahi nuen, ez kanta zerrenda bat»

Hilabete eskas Aitor Martinezek JAI/EGUN proiektuarekin 'Argiek istilu' diskoa kaleratu zuela. Lehen bakarkako lan honen nondik norakoak ezagutzeko izan dugu Bigarren Kafean. Espero ez zituen erreakzio positiboak jaso dituela aitortu digu: «emozionatuta nago, ea zuzenean jotzeko aukerak ditudan».

Audio_placeholder

JAI/EGUN: «Disko bat izatea nahi nuen, ez kanta zerrenda bat»

Loading player...

Lehen kantu bilduma du Aitorrek, baina nolako ibilbidea izan du orain arte? «Nik 13 urterekin banekien musikaria izan nahi nuela; asko konposatu izan dut, baina ideiak lurreratzeko orduan laguntza behar izan dut, eta hori eskatzeko eta lortzeko gaitasuna izan dudanean gauzatu da diskoa». Gitarra oinarri duen diskoa da hau, nahiz eta beste elementu eta paisaiekin nahasten den ia kantu guztietan. Kohesio horren inguruan zera esan du Aitorrek:

«Pabelloi industrial baten kokarutako disko bat izatea nahi nuen, hori nuen buruan eta produktorearen laguntzaz lortu nuen hori, nahiz eta gitarra protagonista izan, bide bat da gauzak lortzeko, ez ezinbesteko bat».

Gitarra izan du bidelagun fin Aitorrek, oso gaztetatik. «Silvio Rodriguezen abestiekin piztu zitzaidan kontzientzia, gogoan dut klaseetara joan baino lehenago, aitaren gitarra hartu eta jolastu egiten nuela, jakin gabe zertan ari nintzen, eta horregatik akaso harreman zuzen hori».

Disko luzea da 'Argiek istilu', normalean inguruan aurkitzen ditugun lanekin alderatuta. Osotasun horren bila abiatu zen Aitor, 45 minutuko diskoa ondu arte. «Argi nuen disko bat izatea nahi nuela, ez kanta zerrenda bat, zati bakoitzak indibidualki funtzionatzea, baina denak batera zerbait gehitzea esperientziari».


Musikarekin duen harreman estuan aipatu digu ez dela bere garaian lagunak bezain melomanoa izan baina berezia den konexio batek batzen du. «Poetikoegia dirudi igual baina musikarekin dudan harreman zera da, kantak sabelean sentitzen ditudala, eta kanta horiek topatu nahian nabil, topatzean digestioa egiten laguntzen didatelako».

Konztertuak datoz orain, lehen lan hau jendaurrean aurkezteko unea. Asmoa argi du Aitorrek. «Esperimentatu nahik nuke orain zuzenekoekin, ditut prestatu, datozen asteetan prestatuko dut zuzenekoa eta jotzen ditudan einean zuzenekoak moldatzen joango naiz, diskoa guztiz aldatu arte».

Jaurlaritza Logoa