En directo
Hirugarren diskoa kaleratu berri du Modus Operandi musika taldeak, “Atzo/Gaur” album bikoitza. “Atzo” atalerako Euskal Herriko bost talde esanguratsuren kanta bana birsortu duzue, omenaldi modura. Betagarri taldearekin egindako '80/00' lanaren segida bat da nolabait, 2000 urtetik 2020 bitarteko talde esanguratsuen kantuak moldatuz osatu dutena. Bidelagun apartak izan dituzte moldaketa hauetan, besteak beste, Aiora Renteria, Afrika Bibang, Janus Lester eta Dupla musikariek parte hartu baitute. Latzenen 'Laztana', Barricadaren 'Mañana sera igua', Berri Txarraken 'Oreka', La Polla Records taldearen 'Ellos dicen mierda nosotros amen' eta Ken Zazpiren 'Itsasoa gara' dira Atzo diskoa osatzen duten abestiak.
“Gaur” izeneko beste erdian, Modus Operandik etorkizunean izango duen soinuari buruz pista bat ematen da.Beren artean oso desberdinak diren bost abestik osatzen dute Gaur diskoa, doinuz zein hitzez arrunt desberdinak. Iñaki Ortiz de Villalbak idatzitako abestiak dira, eta gaitegi zabala jorratu du beroietan: bada maiteminari idatzitako abesti bat, amei omenaldi bat, presio estetikoari kritika bat, Downen sindromea dutenei eskeinitako bateta baita gizarte kapitalistari begirada bat jasotzen duen abesti bat ere.
Diskoa kalean zuzenekoei heltzekogrinaz dira Modus Operandikoak, abenduaren 17an Gasteizko Jimmy Jazz-en dute zaleekin lehen hitzordua.