

En directo 00:00h - 02:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
02:00h - 03:00h
Gelditu Makinak (Errepikapena)
03:00h - 05:00h
Zebrabidea (errepikapena)

‘Haragizko erreformak’ (Pamiela) poesia liburua argitaratu du Mari Luz Esteban antropologo eta idazleak. Haurtzarotik abiatuz, nitasunetik kolektibotasunerako bidaia liriko bat proposatzen du Estebanek. Bere literaturgintzan ohikoak diren gaiak jorratzen ditu bide horretan: genealogiaren pisua, klase borroka edota femisimoa. Lana nola joan den gorpuztuz azaldu digu, eta hain zuzen ere gure bizitzako gertakari eta testuinguruek gure gorputzen baitanduten eraginaz ere hitz egin digu.
Saiakeraren generotik, baina Juan Kruz Igerabidek ere bere biografia partikularra dakarkigu ‘Ura saltoka. Natura eta kultura jolasea’ (Alberdania) lanean. Idazleak naturarekin izan duen harremana kontatzen digu bertan, haurtzarako pasarteetatik abiatu eta bere bizitzan zehar izan dituen bizipei tiraka, hainbat autoreren aipuak ere jasoz. Mendizaletasuna, zuhaitzekiko maitasuna edo ekologismoari buruz diardu besteak beste. Naturarekin dugun harremana indartzearen beharraz ohartarazten digu lan honetan Igerabidek.
‘Erresiñula kantari’ (Elkar) diskoa argitaratu du berriz Jean Mixel Bedaxagarrek. Zuberoako kantagintza tradizionala belaunaldi berriei eskura jartzeko ahalegin bat da diskoa. Hain zuzen ere horretaz mintzo zaigu abeslari zuberotarra. Tradizioa gazteenen esku eta batik bat bihotzetara iristearen garrantziaz.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
