En directo 05:00h - 07:00h

Euskal klasikoak

Sara Iriarte

07:00h - 08:00h

Gelditu Makinak

Eli Pagola

08:00h - 13:00h

Asteburuko Haria

Bigarren Kafea

«Nerabeak aintzat hartuta idatzitako liburua da»

Galdera asko jarri ditu mahai gainean Irati Goikoetxeak ‘NOR’ liburuarekin. Bost nerabe ditu protagonista eta beraien elkarrizketa eta hausnarketek bide ematen diote irakurleari galdera ugariren inguruan bere hausnarketa propioak egiteko.

Audio_placeholder

«Nerabeak aintzat hartuta idatzitako liburua da»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Liburua bere egitea iradokitzen dio idazleak hasieratik. «Izango dira liburua azkar irakurriko duenik baina norberak erabakiko du liburuari zenbat denbora eskaini nahi dion. Hausnarketarako elementu asko daude». Karnele Gorroñoren ilustrazioek jantzi dute liburua eta lehen orrietan ezkur baten bilakaera erakusten da, orrialde zurien artean.

Horrek irakurlearengan eragina duela aitortu digu Goikoetxeak. «Hasieran ez dago hitzk baina kontakizuna lehen orrialdean hasten da. Isiltasunek, hutsuneek deseroso sentiarazten gaituzte. Irakurlea liburuarekin nahi duena egitera bultzatu nahi da».

Elkarrizketa bidez ahoz gora esaten dena, protagonistek bakoitzak norberarentzat egiten dituen hausnarketak eta kontatzen ez direnak uztartu ditu Goikoetxeak kontakizunean. «Liburuan gauza asko gertatzen dira kontatu gabe. Irakurlea kontatzen ez diren baina gertatzen diren kontu horietara ahalik eta gehien gerturatzea nahiko nuke».

Entzun Irati Goikoetxearekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa