En directo

Bigarren Kafea

«Pelikuleroa da baina egia da»

Irailean argitaratu zuen Xabier Mendigurenek 'Oso Latza Izan Da' liburua; Joxe Arregiren heriotza eta tortura salatzeko haren gorpuari egin zizkioten argazkien kronika hunkigarria. «Liburua bizirik dago, jendeak deitzen dit eta anekdota berriak kontatzen dizkit» kontatu digu Mendigurenek

Audio_placeholder

«Pelikuleroa da baina egia da»

Loading player...

«Ez da gorpu makillatua, bai gorpu makilatua, makilka jo eta txikitua, herioa eragin arte bihurrikatu, jipoitu, zanpatu, zigortua, xehe-xehe egin arte zurratu eta izorratua». Joxe Arregiren heriotza, -torturak eragindako heriotza- eta haren gorpuaren argazkien kronika kontatu du Xabier Mendigurenek 'Oso Latza Izan Da' liburuan.

1981eko otsailaren 13an hil zen Joxe Arregi, hainbat egunez torturak jasan ostean, eta bere esaldi batek eman dio izena liburuari. «Oso latza izan da» hitzak erabili baitzituen Arregik Carabanchelgo espetxeko erizaindegian, bertan zeuden hiru preso politikori. 

Arregiz gain Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bixente Ameztoi dira liburuko protagonistak. «Aurtengo martxoan Zizurkilen Ameztoiren alaba ikusi nuen eta emazteari Ameztoi eta Arregi nor ziren azaltzen hasi nintzen; oso konplikatua iruditu zitzaidan azaltzeko eta historia kontatu behar zela pentsatu nuen. Horrela hasi nintzen» kontatu digu Mendigurenek.

Elegantziatik gertu hasieran, eta kronikatik gertuago ondoren. «Ez dakit gordin kontatu dudan, ez naiz kazetaria, fikzioa egiten dut baina kasu honetan fikziorik gabe egitea erabaki nuen, kronika modura egitea; gaiak hala eskatzen zidan, pelikuleroa da baina egia da».

Zizurkilgo hilerrira gauez joan, hilkutxa ireki, eta hantxe bertan egin zituzten gorpuaren argazkiak, tortura egon zela kontatzeko. «Estamentu ofizialetatik torturarik ez dagoela esan izan zaigu, baina denok dugu inguruan torturatua izan denen bat».

Durangoko Azokan Xabier Mendigurenekin egon gara liburuaz hitz egiteko. 

 

Jaurlaritza Logoa