

En directo 19:00h - 21:00h
Haria 3
21:00h - 23:00h
MusikHaria
23:00h - 00:00h
Global Musik
Edozer egiten da hobeto sabela beteta, egia da, eta zera otu zait, nazkatuta nagoela gosea pasatzen, urte mordoa daramadala Europan eta lehenengo egunean bezala nagoela». Hori dio Touré burkinarrak Jon Arretxeren azken liburuan, irakurlea harritu dezakeen esaldi batean. Izan ere, 'Musker Amarruak' Touré sagako hamargarren liburua da eta beraz, nekez sinistu dezakegu Touré lehenego liburu hartako bera dela.
«Tristea da baina posible da; Touré fikziozko pertsonaia da, baina Touré izan daiteke hemen bizi den ia-ia edozein afrikar» esan digu Jon Arretxek. «Lehenengo egunean bezala, edo okerrago da, hasieran behintza itxaropena zituelako» dio idazleak.
«Alexis Raveloren omenez idatzi dut nobela hau» kontatu digu Arretxek, eta horregatik dago kokatuta Las Palmasen. «Gustatzen zait istorioa kokatzea ondo ezagutzen ditudan lekuetan, aitzakia horrekin lau aldiz izan naiz irletan aurten».
Laister iritsiko zaigu Arretxeren liburuetan oinarritutako 'Touré Detektibea' telesaila, «azken ikutuekin ari dira, martxo aldera aipatzen dute». Hala ere, oaindik ez dago data zehatzik. Itxaroten jarraitu beharko dugu.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
