En directo

Kritikak inspirazio iturri bihurtu eta kutxa berezi bat kaleratu du Kai Nakaik

Iratxi Aguilera gasteiztarra da Kai Nakai gorpuzten duen emakumea, baina unibertso horren parte da arte zuzendaritzan lagun duen Aravecia ere. Albina Stardustekin kolaboratu berri du eta hortik sortu da kutxa sorpresa ere, 2024an kaleratuko duen albumaren aurrerapena.

Audio_placeholder

Kritikak inspirazio iturri bihurtu eta kutxa berezi bat kaleratu du Kai Nakaik

Loading player...
Kafetegi baten itxura eman nahi izan dio Kai Nakaik bere Durangoko Azokako postuari.
Kafetegi baten itxura eman nahi izan dio Kai Nakaik bere Durangoko Azokako postuari. (Iker GURRUTXAGA)

Energiaz gainezka eta bihotza beteta duela etorri da NAIZ Irratiak Durangoko Azokan duen irrati txokora Kai Nakai. Eskuetan zereal kaxa bat zirudien zerbait eta kamiseta deigarri bat soinean. Aravecia, artea garatzeko bere ezinbesteko bidaidearen diseinuak biak ala biak.

Albina Stardustekin kolaboratu berri du ‘Goizerarte’ abestian eta, momentuz, kutxa eskuratzen dutenek soilik goza dezakete egin duten bideoklipaz, Iratze Aguileraren esanetan, «urteko pelikula» dena.

Urte gogorra pasa duela agerikoa izan da, horren inguruan hizketan hastean begiak bete ere egin zaizkiolako Iratxeri. Baina txarrenari onena ateratzen badaki, bizitzaren alde positiboari heltzen dio ahal duenero eta horren emaitza bada kaleratu duena.

2024an kolaborazioz betetako albuma dator, lehendabizikoa Iris Penche Balmasedako abeslariarekin egin zuen, eta, bigarren hau Albina Stardust artista iruindarrarekin. Elektronikaren munduan gehiago sakonduko du eta udarako show berria ere eskainiko dutela ere aurreatu du Kai Nakaik. Aro honetako azkena Portugaleten izango da, abenduaren 29an, bitartean, Musikaren Plazako 40. postuan izango da zuen zain, irribarrea ahoan eta besoak zabalik.

Jaurlaritza Logoa