Uxue Barkosek Nafar Parlamentutik Espainiako Senatura egin du jauzi. Legegintzaldi garrantzitsua izango dela deritzo, lurraldetasunaren eztabaida mahaigainean baita, eta Nafarroak ahotsa izatea garrantzitsutzat jo du. Politikak bide guztiak zabalik utzi behar dituela uste du, akordioa lehenetsiz.