En directo

Bigarren Kafea

Udazken koloreak, zientziaren arabera

Udazkenero bezala, kolore hori, marroi eta gorriz margotu zaizkigu basoak. Baina, zergatik hartzen dituzte hostoek kolore horiek? Akaitz Sarasolak azaldu digu Bigarren Kafean. 

Audio_placeholder

Udazken koloreak, zientziaren arabera

Loading player...
Akaitz Sarasola Bigarren Kafean
Akaitz Sarasola Bigarren Kafean (Bigarren kafea)

Ipar Hemisferioan, irailaren 23an sartu ginen udazkenean, nahiz eta udazken metereologikoa berandugo etorri zaigu aurten. Horrekin, gure paisaiaren itxura aldatzen joan da, eta Benito Lertxundik abesten duen bezala, 'udazken koloretan' murgildu gara Akaitz Sarasolarekin Bigarren Kafean. 

Kolore marroi, gorrixka eta horiko eztandaren bi protagonista nagusiak pigmentu karotenoideak eta antozianina dira: lehenak hostoei tonalitate horiak eta laranjak ematen dizkien bitartean, bigarrenak gorri biziak sortzen ditu. «Hostoek klorofila galtzen dute eta klorofilarik gabe ezin dute fotosintesia egin; hostoak erretzen hasten dira, eta ez erretzeko, zientzialari batzuk diote zuhaitzak berak antizianina sortzen duela» esan digu Sarasolak. 

Zein zuhaitzek dute kolore gorria? Eta marroia? Jolasean aritu gara Akaitz Sarasolarekin.

 

Jaurlaritza Logoa