En directo

'Juana'

Jon Artano Paraleloan izan da bere lehen liburua, 'Juana', aurkezten.

Audio_placeholder

'Juana'

Loading player...
Jon Artano kazetaria «Juana» -ren aurkezpenean
Jon Artano kazetaria «Juana» -ren aurkezpenean (Andoni CANELLADA | FOKU)

Abenturazalea zen, urpekaria, marinela, pirata...Preso izan zen, telebista ekoizle, empresari, ekintzaile ekologista, lider soziala ere bai. Bazen alaba, bazen arreba, hiloba, bazen maitale ...
Edonon, edonoiz, bazen... eta bazelako ziurrenik hiru tiroz desegin nahi izan zuten. Urakan baten arrastoak ordea ez ditu bala batek, ez hiruk desagertarazten.

Juana Perea Plata zen bera, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia baten ondorengoa. Mugarik gabeko bizitza hiru tirok eten zuten 2020ko urriaren 29an. Juana nor zen, eta  nork eta zergatik hil zuen ulertzeko hainbat elkarrizketa egin ditu Jon Artanok. 'Juana' izeneko ez fikziozko lan literarioan jaso du emaitza. Bidaia liburuen bizitasuna, kazetaritza lanen rigorea, suspentsezko eleberrien trama eta  historiako benetazko istorioen zertzeladaz marraztutako lan entretenitu bezain irakurterrazean.

Paraleloan izan da Jon Artano 'Juana' aurkezten. Abiapuntutik, helmugara, liburu honen idazketaren bidaia kontatu digu.

Jaurlaritza Logoa