En directo

Hego Belategi

Aro aldaketarako oinarriak finkatuta, norabide berri bila dabil Polonia

VOXen baliokideari bizkarra eman diote poloniarrek. PiS alderdia boteretik kanporatzeko zenbakiak eman dizkiete poloniarrek oposizioko alderdiei. Hauteskundeak aitzakia hartuta, «zatituta» dagoen Poloniara jo du Mundu Bat Herrik, Euskal Herrian bizi den poloniar baten laguntzaz.

Audio_placeholder

Aro aldaketarako oinarriak finkatuta, norabide berri bila dabil Polonia

Loading player...
Urriaren 15eko hauteskundeek, norabide aldaketa bati atea ireki diote.
Urriaren 15eko hauteskundeek, norabide aldaketa bati atea ireki diote. (WOJTEK RADWANSKI | AFP)

Komunismoaren erorialditik, pasa den urriaren 15eko hauteskunde presidentzialak Poloniako garrantzitsuenak izango zirela aurreikusten zuten analista politiko gehienek. Eta parte hartze datuek berretsi dute aurreikuspena, poloniarren %74k eman baitzuen botoa.

Bi hausnarketa nagusi atera daitezke hauteskundeetatik; alde batetik, Polonia «zatituta» jarraitzen duen gizarte bat dela, Mundu Bat Herrirekin hitz egin duen Paulinak azaldu duenez. Eta bestetik, azken urteetan gobernuak burututako politika ultrakontserbadoreak eta atzerakoiek ez dituztela poloniarren gehiengoa ordezkatzen. «Iritsi da unea, poloniarrak baita kanpoan bizi garenok ere bozkatzera animatu gara. Espero dut oposizioko alderdiek adostasuna lortzea kontu garrantzitsuen inguruan», dio Euskal Herrian bizi den poloniarrak. Hala ere, errealista da Paulina, «orain praktikara eraman behar dute». Izan ere, PiS alderdia ordezkatuko lukeena, Koalizio Zibikoa neoliberalaren, Hirugarren Bidea demokristauaren eta Ezkerra sozialdemokrataren arteko koalizio bat litzateke eta esanguratsuak dira ezberdintasunak, aborturako eskubidearekiko adibidez. 

Dena den, hitzordu elektorala Polonia eta poloniarrez gehiago ezagutzeko aitzakia izan da, Europari dagokionean behintzat herrialde handia delako, ekonomikoki zein demografikoki, historia eta kultura oparoekin.

Jaurlaritza Logoa