En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Tenpluak errez bilakatuko da hauts Liher taldea

Zortzi urte, lau disko bi EP eta ehunka kontzertu. Horixe da estatitiskei erreparatuz Liher taldeak utziko duen datua. Nekatu egin direla esan daiteke, ezti eta etsizko egunak lehen pertsonan ezagutu dituztela. Denborak erakutsiko du taldeak zer nolako arrastoa utzi duen euskal rockaren eszenan.

Audio_placeholder

Tenpluak errez bilakatuko da hauts Liher taldea

Loading player...
‘Eramaten’ izan da Liher taldearen ibilbidearen buakeran ezagutu dugun kantetako bat.
‘Eramaten’ izan da Liher taldearen ibilbidearen buakeran ezagutu dugun kantetako bat. (Iratxe ETXEANDIA)

Agur biran murgilduta daude Liher talde donostiarreko kideak. Gernikako Astran izango dira asteburu honetan Kokein taldearekin batera, eta, datorren astean, Alemania eta Austriara joko dute, Innsbruck, Ulm eta Karlsruhe. Ez dira lehenengoz izango lurralde haietatik, 2020an, ‘Hemen herensugeak daude’ diskoa aurkezten hasi zirenean, han harrapatu zituelako etxeratze aginduak Liher taldekoak.

Pandemia izan zen halako krakateko bat, kintsugia aplikatuz ‘Eta hutsa zen helmuga’ diskoa ere etorri zen segidan. Hura aurkeztuz pasa dituzte azken bi urteak eta Xixongo Tsunamin edota Azkena Rock Festivalen ere izan dira beren kantuak defendatuz tarte horretan. Orain maxi single batekin itxiko dute lehen etapa, zortzi urtekoa, ‘Eramaten’ eta ‘Hortzak’ kantuak zazpi hazbeteko binilo beltz batekin, alegia. 

Urriaren 20an Amurrioko Burubion izango dira, 21ean Zumaian, eta, azaroan, Madrilgo Wurlitzer aretoan izango dira 4an Sua taldearekin, Bartzelonako Razzmatazzen 24an The Capacesekin eta Azpeitiko San Agustinen 25ean berriz ere Suakoekin. Bukatzeko, erreko dituzten azken hiru tenpluak hauek izango dira:  Gasteizko Jimmy Jazz urtarrilaren 26an Habi taldearekin, Bilboko Kafe Antzokia otsailaren 15ean Lepora taldearekin eta martxoaren 2an bukatuko dute Donostian iragartzeke dagoen areto batean. Sarrera guztiak haien webgunean eskuratu daitezke.

Bidetik geratu zaizkie jo nahiko luketen hainbat toki Iñigo Etxarri taldeko gitarra-jotzaileak NAIZ Irratiko MusikHaria saioan kontatu duenez. Musikaren egoeraz, taldearen pausaz, industriarekin duen ikuspegiaz eta azken kontzertuez aritu gara hizketan Pasai Donibaneko musikari eta soinu-ingeniariarekin.

Askok penaz hartu zuen albistea eta, esan dugun moduan, tenplu bat errez bihurtuko dira hauts. Espero dezagun fenix hegaztiarena egingo dutela noizbait.

Jaurlaritza Logoa