En directo

NAIZ irratia

«Ezkerreko beste alderdirik sortzen bada Elkarrekin-eko prozesura batzea litzateke logikoena»

Miren Gorrotxategik zehaztutakoaren arabera, Sumar alderdi gisa eratu da estatu mailan, baina ez da lurraldeetara hedatu forma horretan. EAE-ko hauteskundeetarako Elkarrekin Podemos-EB-Alianza Verde-Equo prozesuari jarraipena emango diotela azaldu du, indar berriak bertara batzea logikotzat jo du.

Audio_placeholder

«Ezkerreko beste alderdirik sortzen bada Elkarrekin-eko prozesura batzea litzateke logikoena»

Loading player...
Elkarrekin Podemos-EB-ko eleduna, Miren Gorrotxategi, Politika Orokorreko saioan.
Elkarrekin Podemos-EB-ko eleduna, Miren Gorrotxategi, Politika Orokorreko saioan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Elkarrekin Podemos-EB koalizioko legebiltzarreko bozeramalea da Miren Gorrotxategi. Gasteizko Parlamentuak hain justu egun seinalatua zuen astearte honetakoa: Hezkuntza Lege proposamenari zuzenketak aurkezteko epea amaitu baita.

Osoko zuzenketa aurkeztu dio ezkerreko koalizioak, baina baita hainbat zuzenketa partzial ere, osokoa onartuko ez balitz gerora horiek defendatzeko asmoz. Legearekin oso kritiko da Gorrotxategi, eta helburu zehatz bat duela gaineratu du. Hezkuntzaren pribatizazioarekin aurrera jarraitzea. Eskola publikoaren garrantzia azpimarratu du gizarte kohesionatu eta berdinzale bat lortzeko.

Ikasturte hasiera gatazkatsua izan da EAE-n. Eskola garraio zerbitzurik gabe hasi zituzten eskola egunak Araba eta Bizkaiko milaka ikaslek. Eta horren astean iritsi zen polemika: EJak Joanes Labayen kanpo aholkularia eta URPA garraio enpresari egindako kontratu esleipenaren klientelismo zantzak direla-eta. Ikerketa Batzorde eskaera luzatu du Elkarrekin Podemosek. Gaineratu dute  Labayen abokatuaren jarduna bestelako garraio enpresetara zabaltzen dela. Gobernuak berak hori aitortu zuela azaldu du Gorrotxategik.

Berriki onartu den legea bada EAE-ko Memoria historiko eta demokratikorako legea. Kasu honetan, balorazio positiboa egin du Miren Gorrotxategik. 14 zuzenketa egin zizkion legeari koalizioak eta horiek onartuta, eledunaren ustetan legeak oinarri ona du egia, justizia eta erreparazioa bermatze biktimei.

EAE-ko hauteskundeak ekaina hasieran ospatzea aurreikusten da. Horren harira jakin-mina sortzen ari da alderdiek aurkeztuko dituzten hautagaiekin, baita Elkarrekin-Podemose-EBren kasuan gertatuko denarekin ere, Sumarren agerpenaren ostean. Gorrotxategik azaldu du Sumar alderdi gisa eratu dela estatu mailan, baina ez dela lurraldeetara hedatu forma horretan. Ondorioz, EAE-ko hauteskundeetarako Elkarrekin Podemos-EB-Alianza Verde-Equo prozesuari jarraipena emango diotela azaldu du, indar berriak bertara batzea logikotzat jo du.

Jaurlaritza Logoa