En directo
100 eguneko langa gainditua du Gipuzkoako Batzar Nagusietako legegintzaldi berriak. EAJ eta PSE-k osatutako gobernuak egonkortasuna iragarri zuen herrialdearentzako. EH Bilduko Maddalen Iriartek azpimarratu du egonkortasun hori PPren eskutik etorri dela.
Hala ere, bide luzea du egiteko oraindik ikasturte politikoak. Baina Iriarteren ustetan, urrats txiki bat ematea lortu da honezkero: politika fiskalaren eztabaidari abiapuntua jarri izana, han zuzen ere. Zentzu horretan, Iriartek salatu du 2015. urtetik ez dela fiskalitatearen aldaketa sakonik egin. Datozen egunotan Gipuzkoako Batzar Nagusietara ponentzia bat zabaltzeko proposamena eramango dutela iragarri du batzarkideak NAIZ irratian. Eztabaida publiko eta gardena nahi du koalizio subiranistak.
EAJ-PSE eta EH Bilduren arteko hiruko akordioak beharrezkoak izango ditu Foru-gobernuak. Iriarteren ustetan erronka handiak ditu Gipuzkoak eta horiei erantzuteko, akordiorako borondateaz gain, anbizioa eta parte hartze herritarra ere beharrezkoak izango dira.