En directo

NAIZ irratia

«Justizia muturreraino eramateko baliatu behar dugu lege berria»

Ostegunean onartu du Gasteizko Legebiltzarrak EAE-ko memoria historiko eta demokratikoaren legea, babes zabal baina eskuin espainiarraen ezezkoarekin. Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak lege berriaren nondik norakoen inguruko hausnarketak partekatu ditu gurekin.

Audio_placeholder

«Justizia muturreraino eramateko baliatu behar dugu lege berria»

Loading player...
Julen Arzuaga (EH Bildu) NAIZ irratiko estudiotara bertaratu da, EAE-ko memoria lege berria onartu berritan
Julen Arzuaga (EH Bildu) NAIZ irratiko estudiotara bertaratu da, EAE-ko memoria lege berria onartu berritan (NAIZ)

Eusko Legebiltzarrak memoria historiko eta demokratikoaren legea onartu du ostegun honetan; PP, VOX eta Ciudadanosen aurkakotasunarekin. Behin onartuta, biktimak babesteko araudi autonomikoa jarriko da martxan. Besteak beste, 1936ko kolpe militarraren eta diktaduraren biktimak oroitzeko eguna finkatuko du.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen ustetan, legea tresna bat da eta lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du: «legea bizikleta bat da, pedalei ematen jarraitu behar da egia lortzeko, justizia egikaritzeko eta Frankismoaren aurkako borrokalarien eta biktimen memoria ezartzeko». Horretaz gain, Julen Arzuagaren sutetan legeak belaunaldi ezberdinen artean memoriaren transmisioa bermatzeko ere balio behar du.

Borondateaz gain, betebeharrak

Arzuagak azaldu du legea onartuta ere, ez dela nahikoa borondate politikoarekin. Legeak eskubideak jaso behar dituela azpimarratu du eta, horrekin batera, administrazioari betebeharrak zehatzak «inposatu» behar dizkiola.

Urtebete igaro da Espainiako estatuko memoria historiko eta demokratikoaren legea onartu zela. Bi testu juridikoen alderaketan, ezberdintasunak baino, loturak daudela azaldu du legebiltzarkideak. Azaldu du lege estatalak diola salaketak nazioarteko legediaren arabera berrinterpretatu behar direla, gizateriaren kontrako krimenak ez dutela preskribatzen eta, gainera, ezin direla amnistiatu. Berri ona dela uste du, «Frankismoaren perpretatzaileak, kriminalak, tribunaletan eseraraztea ondo dago, arrakala hori zabaldu» behar baita. Nolanahi ere, Arzuagak nabarmendu du oraindik ere hainbat izapide finkatzeko daudela. Hortaz, osatzeko bide horretan herri mugimenduaren bultzada beharrezkoa izango dela adierazi du.

Lege sostengua Frankismotik harago

Legeak 1936 – 1978 urteen bitarteko giza eskubideen bortxaketa larriak aintzat hartzen ditu, baina Arzuagak azaldu du euren borondatea  1936 urtetik gaur egunerainoko biktimak kontuan har dadila da. Eta edozein herritarrek eskubide urraketarik galdegingo balu, EH Bilduren ustez, lege sostengu bat eskaini beharko zaio bere eskubide guztiak berma daitezen.

Jaurlaritza Logoa