En directo
Erakusketa honek 'El sueño de la sultana' filmaren sortze-prozesuak aurkezten ditu, hainbat ataletan banatuta, artistaren estudioa bailitzan. Filma Isabel Hergueraren (Donostia, 1961) animaziozko lehenengo film luzea da. Aldizka, 2016tik, Isabel Hergueraren eta bere taldearen estudioa Tabakalerako Artisten Gunean egon da, eta bertatik filma osatzen duen irudi bakoitzaren konplexutasunari heldu diote.
'El sueño de la sultana' ipuin feminista da, Rokeya Hussainek idatzia eta Indian 1905ean argitaratua. Bertan emakumeek gobernatzen duten mundu utopiko eta imaginarioa deskribatzen da, eta filmak, hain zuzen ere, bertatik hartzen du inspirazioa. Filma munduko txoko desberdinetan garatzen da, hala nola, India, Erroma eta Donostian. Erakusketaren ibilbidean zehar aurkitu hiru animazio teknika aurkituko ditugu: kolore bizi eta gardentasunez beteriko akuakua-relekin, protagonistak Indiara egiten duen bidaia irudiztatzen digu; hennarekin egindako aldi baterako tatuajearekin, artisten talde batek bere burua irudikatzen du Emakumeen herrialdean; eta multiplanoaren mahaian animatutako ebakigarriekin, Rokeya Hussainen garaian bizitza nolakoa zen deskribatzen digu.