En directo

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria

«Urte zaila izan da. Goi mailan jarraitu ahal izateko nire kabuz bilatu behar izan dut babesa»

Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarrak bere kabuz bilatu behar izan du babesa datorren denboraldiari ekiteko, izan ere, osasun arazoak medio urte zaila igaro ondoren, Espainiako Selekzioak ez du berarekin kontatzen.

Audio_placeholder

«Urte zaila izan da. Goi mailan jarraitu ahal izateko nire kabuz bilatu behar izan dut babesa»

Loading player...
Imanol Rojo iraupen eskiatzailea.
Imanol Rojo iraupen eskiatzailea. (BASQUE TEAM)

Osasun arazoen ondorioz, urte zaila pasa du Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarrak. «Azken denboraldian emaitzak ez dira esperotakoak izan», eta ondorioz Espainiako Selekziotik kanporatu dute, honek suposatzen duen babes ekonomikorik gabe utziz tolosarra. 2005etik izan da Rojo Espainiako Selekzioan, orain ordea, bere kabuz bilatu behar izan du babesa. 

Euskaditik jaso duen laguntza eskertu du tolosarrak, «beti jaso dut laguntza hemendik eta jaso dudan babesak ikaratu egin nau». Laguntza horietan Basque Team eta Gipuzkoa Kirol fundazioa nabarmentzen ditu, baita Norvegiako talde bat ere. «Nire egoera komentatu nien, eta laguntzeko prest egon dira babes oso garrantzitsua emanaz», dio Rojok.

Etorkizunera begira ilusio eta erronka berriak aipatzen ditu tolosarrak. Orain, Euskal Herriaren izenenean maila ona ematea du helburu, eta eskien marka aldatuko duela ere aurreratu digu, «Norvegiako talde batetik jasotako laguntzari esker». Orain, aurreko urteetan izan dituen sentsazioak berreskuratzea da helburua, hemendik bi urtera jokatuko den Mundialari begira, azterketa garrantzitsua izango dena 2026ko Neguko Olinpiar Jokoetan izateko.

Jaurlaritza Logoa