En directo

NAIZ irratia

«Ez dago araudirik herri batek estatusa aldatu baina Batasunean jarraitu nahi duen kasurako»

Europako Parlamentuko autodeterminazio taldeak autodeterminazio prozesuak erregulatzeko legea eskatu du. Proposaturiko araudiak herritarren eskubideak babestea du xede, kontsentsua oinarrian duten prozesu independentistak burutzen direnean. Proposamenaren egileen artean dago Zelai Nikolas legelaria.

Audio_placeholder

«Ez dago araudirik herri batek estatusa aldatu baina Batasunean jarraitu nahi duen kasurako»

Loading player...
Zelai Nikolas Gure Eskuk Bilbon deituako manifestazio batean 2017an
Zelai Nikolas Gure Eskuk Bilbon deituako manifestazio batean 2017an (Juanan Ruiz | FOKU)

Europako Parlamentuko autodeterminazio taldeak autodeterminazio prozesuak erregulatzeko legea eskatu du. Proposaturiko araudiak herritarren eskubideak babesteko helburua du batasuneko kide den estatuen baitan kontsentsua duen prozesu independentistak burutzen direnean. Gainera, proposamen berriak Europako instituzioei bitartekaritza eginbeharrak ezartzen dizkie.

Gai honen inguruan dagoen eztabaida nagusietako bat  Europar Batasuneko herrialde bat autodeterminatuko balitz guztiz kanporatua geldituko litzatekeela da, eta herritarrek eskubideak galduko zituztela. Zelaiaren hitzetan proposamen hau aurrera eramango balitz herritarren egoerari dagokionez, gutxienez, eztabaida hau gainditua geldituko litzateke.

Hainbat diputatu (besteak beste, EAJ, EH Bildu, ERC eta BNG alderdietakoak) eta adituren artean osatu dute proposamena. Ekarpenak bere bidea izan dezan testua Batzordeko kide, Kontseilua zein espainiar presidentetzari aurkeztuko zaiola azaldu du Nikolasek.

Jaurlaritza Logoa