En directo

NAIZ irratia

«Ikasle askok irakaslerik gabe hasi dute ikasturtea»

Iñaki Zaldua EHUko Prekarioen Koordinadorako kideak, EHUk ordezko irakasleen soldata 2.000€-tik 800€-ra murriztu duela-eta, neurriak eragin dituen ondorioak azaldu dizkio NAIZ irratiari. Egoerak berdin jarraituz gero, ez du baztertu greba deialdirik izatea ikasturte honetan.

Audio_placeholder

«Ikasle askok irakaslerik gabe hasi dute ikasturtea»

Loading player...
Ikasturte hasierako ekitaldi ofiziala baliatu dute EHUko irakasle eta ikerlariek protesta egiteko.
Ikasturte hasierako ekitaldi ofiziala baliatu dute EHUko irakasle eta ikerlariek protesta egiteko. (Jaizki Fontaneda | FOKU)

Protesta artean hasi da ikasturtea EHU-n. OSLU erreformaren aplikazioak harrabotsa sortu du, unibertsitate publikoak  ordezko irakasleen soldata 2.000€-tik 800€-ra murriztu baitu. Modu horretara, langile horiek aurretik bizi zuten prekarietatea areagotu egin dela azaldu digu Iñaki Zaldua EHU-ko Prekarioen Koordinadorako kideak.

1.142 irakasleren atxikimendua jasoa duen artikulua osatu dute errektoretzari neurria deusezta dezan exijitzeko. Babes handia jasotzen ari dira. Eta asteazken honetan, EHU-ko ikasturte hasierako ekitaldi ofiziala probestuz, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuekin bat egin dute lan baldintzen okertzea salatzeko antolatutako mobilizazioan.

Errektoretzaren partetik ez da jarrera aldaketarik aurreikusten momentuz, ezta neurria bertan behera uzteko asmorik ere. Zalduak azaldu du egoera jasanezina dela eta berdin jarraituz gero, ez du baztertu ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek uztailean iragarri moduan, greba deialdirik izatea ikasturte honetan.

Jaurlaritza Logoa