En directo

NAIZ Irratia

«Eusko Jaurlaritzak ez du bere ardura ondo bete»

Eskola-garraioaren aferaren gatazkak egoera kaotikoa sortu du ikastetxeetan; hala ari dira salatzen hainbat guraso elkarte. Hain zuzen ere, Aiarako Etxaurren ikastolan greba deialdia egin dute astelehen honetan, egoera salatzeko.

Audio_placeholder

«Eusko Jaurlaritzak ez du bere ardura ondo bete»

Loading player...
Eskolara itzulea
Eskolara itzulea (Aritz Loiola | FOKU)

Euskal Autonomia Erkidegoan ikasturte hasierako gatazka nagusia matrikulazio aukerei edo Hezkuntza Legeari berari loturikoa izatea espero zen arren, garraioa izaten ari da protagonista. Autobus enpresa batzuk ez dira ari zerbitzua eskaintzen, baldintzak egokiak ez direla argudiatuta. Lakuak egoeraren arduradun bakar garraio enpresak berak egiten ditu.

Ardurak ardura, egoera kaotikoa sortu du garraioaren aferak ikastetxeetan, edo hala ari dira salatzen hainbat guraso elkarte gutxienez. Aiarako Etxaurren ikastolan, esaterako, greba deialdia egin dute astelehen honetarako. Modesto Marin bertako guraso elkarteko kide da eta NAIZ irratiari azaldu dionez, «ekintza handiak egitera bultzatuta» sentitu dira arreta jasotzeko. Izan ere, gatazkaren erdian daudela uste dute «ados jartzen ez badira, gu erdian gaude eta gatazka pairatzen ari garenak gu gara».

Asteartean, aterabiderik gabe jarraituz gero, ibilalditxo bat antolatuko dute ikastolaraino, protesta moduan. Gatazka luzatuz gero, bestelako ekimenak egingo dituztela iragarri du Marinek. Etxaurreko gurasoentzat arazoa larria dela gaineratu du, ikastolako ikasleen %98ak garraio zerbitzuaren beharra baitu.

«Adostu eta konpondu» dezatela

Eusko Jaurlaritzak bere ardura «ondo bete» beharko lukeela uste du Marinek. Eta zerbitzuak eskaintzen direla bermatu behar duela. Aldi berean, azaldu du guraso elkarteak ez duela ulertzen enpresen arteko jarrera desberdintasuna, batzuk onartu baitute zerbitzua ematea eta beste batuk ez.

Jaurlaritza Logoa