En directo
Game Erauntsiaren 3. denboraldia bukatu da, baina bideojokoen festarekin jarraitu dugu azken saioan. Jokoak ez ezik, oraingoan gailuetan ere ardaztu gara: ordenagailuko jokalariak gara gehienbat, baina kontsolak ere maite ditugunez, egungo belaunaldian murgildu gara PlayStation 5aren zehaztapenak, gaitasunak eta ezaugarriak sakon ezagutzeko.
PS5 kontsola 2020 bukaeran merkaturatu zen, baina, zoritxarrez, orain gutxira arte hau eskuratzea benetan zaila izan da. Erdieroaleen eta txipen krisiak stock falta eragin dute hainbat merkatutan, baita kontsolenean ere. Egoera aldatu da jadanik, eta gailua eskuratzeko aprobetxatu dugu azkenik.
Tamaina, interfazea, zarata, tenperatura… hauek guztiak aztertzeaz gain, DualSense aginte arrakastatsuak dakartzan berritasunak ere aipatu ditugu: PlayStationekoek orain arte egindako mandorik onena, zalantzarik gabe. Bideojokoak ere aipatu ditugu, noski, PS5ak sekulako esklusiboak baititu: Gran Turismo 7 edo Demon’s Souls, esaterako, titulo bikainak dira.
Denboraldiari amaiera emateko euskarazko jokoen ospakizuna ere prestatu dugu. Lehenik eta behin, DigiPen Europe Bilboko ikasleek aurtengo azken titulua argitaratu dute: Steam bidez doan eskura daitekeen Galactic Grinder dibertigarria.
Bigarrenik, Basajaun Games estudio bilbotarreko Gabriel Fiallegas garatzailea indie sortzaileekin harremanetan jarri da berriz euren obrak euskaratzeko. Alde batetik, Cia Nonna laster gure hizkuntzan jokatu ahalko dugula jakinarazi du; bestetik, A pet shop after dark beldurgarriaren itzulpenari ekin dio.
Bukatzeko gure sagarik kutunenetakora itzuli gara berriz Game Erauntsian. FromSoftware talde japoniarreko Dark Souls saga bideojokozale guztiek ezagutzen badute ere, bigarren atala askotan alboratuta geratzen da; Hidetaka Miyazaki handia ez zen honen zuzendaria izan, eta horrek DSrik berezienetakoan bilakatzen du, onerako eta txarrerako.
Dena den, ikaragarri gustatzen zaigunez, Drangleic erresumako bazterrak esploratu ditugu irratsaioan.
Game Erauntsia euskara eta bideojokoak uztartzen dituen euskal bideojokozaleen elkartea da. Komunitateak artikuluak idatzi eta argitaratu, tailerrak prestatu, txapelketak antolatu, eta, nola ez, bideojokoei buruz hitz egiteko eta ondo pasatzeok txokoak sortzen ditu.
We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
a512b336Details:
Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.
Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.
You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.
For more information about configuring environment and friendly error pages, see:



